Bizikletan ibiltzen ikasi

Malda arina daukan leku baten,

  1. Eserlekua bajatu hankak lurrera heldu daitezen. Barra bxuko bizikleta hobe.
  2. Maldan behera astiro jeitsi hankak airean egonik, ez pedaletan. Ez zara jausiko, hankak lurrean jartzea errez daukazu.
  3. Azkarregi ez joateko frenoak apur bat sakatu, edo gelditzeko gehiago sakatu.
  4. Behin eta berriz errepikatu, oreka mantentzea lortu arte.

Beti aurrera begira, ez errobedara. Gorputza aurrera bota apur bat, holan manilarra bultzatzen dozunez bizikleta zuzenago doa.
Oreka mantentzen badakizunean

  1. Ezkerrera biratzeko bota gorputza ezkerretara apur bat.
  2. Piñoi handia jarri.

      a) Martxan zoazela jarri hanka bat pedalean (ikutuz, aurrera begiratzeari utzi barik).
      b) Beste aukera abiatu aurretik hanka bat pedalean jartzea da, eta orekan zoazenean bigarrena goian dagoen pedalean.

  1. Pedalei eragin, bestela bizikleta gelditu eta ekilibrioa galduko dozu.
  2. Igon eserlekua errezago pedaleatzeko.
  3. Malda barik abiatzeko: ezkerreko hanka lurean, eskumakoa pedalean goian. Pedala zapalduz eta lurrean bultzatuz abiada hartu. Oreka lortu ondoren jarri ezkerreko hanka pedalean.
  4. Orain praktikatu. Zenbat eta gehiago ibili errezagoa da. Bidegorri eta espaloiak erabili (oinezkoak beldurtu barik). Zatoz Biziz biziren ibilaldietara

Praktika asko daukazunean kaleetako trafikoaren artean ibiltzen hasi zaitezke. Irakurri gure iradokizunak edo gure trafikoaren artean ibiltzeko kurtsora etorri

Biziz bizi, Bilboko Hiri txirrindularien elkarteak, bizikleta garraiobide gisa erabiltzea bultzatzen dugu ekintza mota ezberdinekin, ibilaldi, salaketa ea.
Jende gehiagok bizikletan ibiltzen ikasi dezan kurtsoak antolatu eta ematen ditugu. Bizikletak udalak uzten ditu eta Biziz biziko irakasleok ez dugu dirurik kobratzen. Baina ikasten baduzu honela “ordaindu” dezakezu: zure lagunei irakatziz edota gure hurrengo kurtsora irakasle bezala etorriz.

Azalpen hau gasteleraz / en castellano
Inprimitzeko bertsioa euskeraz eta gasteleraz
Bertsio zehatzagoa gasteleraz

Kalapie taldeak honela azaltzen du.
(C) Copyleft