120 pertsona baino gehiagoko tropela osatu zen atzo, eskuinaldeko bidegorria aldarrikatzeko II martxan. Festa giroan eta eguraldia lagun garaiz heldu ginen Getxora, eta aurreikusitako ordutegian itzuli ginen. Antolatzaileak poz-pozik ikusi genuen, xedea lortuta, baina… Zer da arrakasta? Ekintza bera ala aldarrikatzen dena lortzea? Bidegorria lortu arte, jo ta ke jarraituko dugu!

Topagunea Bilbon

Txakurtxoa poz-pozik zihoan bere saskian. Lau hankako lagunok ere disfrutatzeko eskubidea dute! Moyua Plazan

Jesusek begi onez ikusten du aldarrikapena, baina bidegorria ez diogu Jainkoari eskatzen, agintariei baizik…

Erandiotik igarotzen, tropelaren tamaina ikusgai: ilusioa, itxaropena, nahia, indarra.

Leioan. Unibertsitatera joateko bidegorririk ez??

Areetan. Ordu batean eta ia izerdirik bota gabe, helmugara heldu ginen.
Argazki guztiak ikusteko, sakatu hemen
Hurrengora arte, lagunok!!
Gema
Utzi iruzkina