Pasa den irailaren 30ean berriro ere errepidera irten ginen, BI-711n egin behar duten bidegorria eskatzeko.

Eguraldi kaskarra gorabehera, 90 lagun elkartu ginen. Oso martxa polita eta alaia izan zen, txikien aurpegiak ikusi besterik ez zegoen. Areetan oso harrera polita izan genuen, tortilla-pintxoa barne, eta bueltan noizbehinka zaparradaren bat eduki arren, ondo pasatu genuen eta laburra egin zitzaigun.
Kalera eta errepidera irten gara, bidegorria egiteko onartu den proiektua ahaztuta ez geratzeko, ziur baikaude, aurrera eramateko horixe dela bide bakarra, eta hori lortuz gero, lorpen handia izango dela, bai bizikleta zaleentzat, bai mobilitate jasangarria lortzeko.

Hurrengo hitzorduak:

URRIAK 28

AZAROAK 25

ABENDUAK 30

11.00 etan, Foru Aldundiaren parean itxarongo zaituztegu berriro ere!

Aurreko deialdiaren info eta esteka guztiak hemen