Azaroaren 25ean Bilbotik Itsasora VI Martxa burutu genuen. Eguna desatsegina izan arren errepidera irten ginen berriro: heroiak zarete!
Bidegorria lortu nahi baldin badugu bi bide landu behar dugu, alde batetik bide instituzionala, eta bestetik herritarren mobilizazioa.
Orain VI martxa amaitu dugunean argi atera dugu ondorio bakarra, ba al dakizue zein den, Konponbidea borondate politikoaren menpe dagoela. Itsasadarreko herri guztiak elkartu dituen bidegorria egiteko, falta diren 6 kilometroak, dirua baino ez da falta eta Diputazioako aurrekontuetatik diru partida bat, horretarako aurreikustearekin konponduko litzateke, ea 2018ko aurrekontuetan izatea lortzen dugun; baina noski korretarako gehiengo politiko batek horren aldeko apostua egin beharko.
Utzi iruzkina