Otsailaren 20 eta 21 BIlbon SUM Bilbao 19, kongresu honen helburua XXI. mendeko hirietan hiri mugikortasun jasangarriaren inguruko hausnarketa egitea da.

Kongresuaren antolatzaileen esanetan, mugikortasun eredu berrien hastea eta finkatzea da helburua, horretarako politika publiko parte hartzaileez baliatuko dira, behetik gorako “bottom-up” mekanismo parte-hartzaileen bidez.

Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planean parte-hartze publikoa sustatzen saiatu bada ere, hau eskasa izan da eta eragile sozial ezberdinen ekarpenak haintzat dituen benetazko prosezu parte hartzailea ez da bultzatu. Herri parte hartzea web orrialde baten irekitzearekin ez da nahikoa, lista baten lehentasunak bozkatzea edo gero deklarazio eta dokumentuetan jasoko ez diren ekarpenetarako bilerak gauzatzea ezta.

Instituzuek orokorrean eta Bilboko udaletxeak zehazki kasurik egin ez arren, BIlbo benetazko hiri jasangarria bihurtzeko lehentasunak berriz ere aldarrikatzen ditugu.

  • Ez kotxearen erabilerarentzat bakarrik pentsatuta dagoen hiriari. Bilbon kotxearen erabilera lehenesten da, udaletxearentzat auzo bateik bestera mugitzeko oinarrizko era delarik. Auzoen barruan automobilen erabilera lehenesten da oinezkoentzat guneak egitea, gune berde edo puntu beltzak ezabatzearen gainetik
  • Ez Super Sur handitzeari. 800 milioiko gastu honen bidez, gutxiegi erabilita dagoen eta Bolintxu bezalako, bilboko boidibertsitarearen balio handiko gune babestua, suntsitzen dituen azpiegituraren bitartez, ibilgailu pribatua lehenesten da
  • Ez airearen kutsadura tasa handiak dituen hiriari. Udaletxeak emaitzak maskaratzen jarraitzen du airearen kalitatearen neurgailuak errealitea islatzen ez duen zonaldeetan ipiniz. Autopistagatik bitan banaduta dauden auzoak kendu behar dira kutsadura indizeak jaisteko eta auzotarrentzat aisialdi guneak berreskuratzeko.
  • Bai auzoen arteko loturari. Metro linien bitartez, auzoak metropoli barrutiarekin lotzeko apustua egin behar du Bilbok. Asko dira metro saretik kanpo dauden bilboko auzoak, hauen mugikortasuna eragoztziz eta kutsadura handiagoa sortzen duten garraiobideak erabiltzera derrigortuz.
  • Bai garraiobide publikoaren integratzeari. Bilbon eta Bizkaian, tarifa integratuekin eta dohako ontzi aldaketekin garraiobide guztietan balio duen txartel bakarra guztiz beharrezko da
  • Bai bizikletan ibiltzea arrisku handiko ekintza ez den hiriari. Bidegorrien inguruan BIlbo gabezi garrantzitzuak izaten jarraitzen du. Beste garraiobideekin partekatzen diren guneen zehazpena, semaforoen bidezko trafikoaren baretzea eta txirrindulariak metro eta erdiko tartearekin aurreratzearen inguruko pedagogia erronka handiak dira oraindik ere hiri honetan.

Kongresu honen antolatzaile nagusietak bat Petronor izateak, euskal empresa kutsakorrenetarikoa eta bizkaiko gizartearen osasuna eta ingurugiroarekiko errespetu urria daukana, hurrengo hau galderarazten digu. Ez al gara azeria oilotegia zaitzen ipintzen ari?

Era berean, kongresu amaieran Bilboko deklarazioa sinatuko den eta erreferente internazionala izan nahi duen dokumentuaren bitartez, alkatearen jarrera eta helburua argi geratu dira. Marketing-a eta ohiartzun internazionala lortzean daukate ardura, eta ez herritarren interesen eta benetazko arazoen konponketan.

Azaldutakoa dela eta, kongresu hau gauzatzen ari den moduarekin daukagun haserrea plazaratu nahi dugu eta bilbo hiri atseginagoa, osasuntzuagoa eta erosoagoa bilakatzeko egunero lan egiten duten eragile sozialekin harremana estutzeko deia egin nahi diogu Udal taldeari.