“Burdin Mendiak” bide berdea, urriaren 20an

Elkartzeko tokia: Bilbo, Plaza Biribila, Turismo bulegoaren ondoan.

Ordua: 09:00etan

Bukaera: 20:00ak aldera

Txango honetarako beharrezkoa da bizikleta erraztasunez eta trebetasunez erabiltzea; ibilbide luzea da eta aldapa labur baina gogorrak daude, bide berdea aukeratzen bada ere (aukera laburrena eta errazena). Bidegorriak, asfaltatutako bideak, lurrezko pistak eta trafiko gutxi daukaten errepideak dira ibilbidean erabiliko ditugunak.

Gomendatzen dugu kaskoa erabiltzea eta aldagailua duen eta gurpil zabaleko bizikleta eramatea (hibridoa edo mendikoa). Eta tresnak eraman, ibilbidean arazorik badaukazu konpondu ahal izateko. Janari eta edari nahikoa eraman; hala ere, bidean tabernak eta dendak egongo dira. Hainbat geldialdi egingo dira atseden hartzeko. Bazkaria La Aceñan izango da, 15:15ak aldera.

Hiru aukera daude batzeko (bat aukeratu behar duzue):
a. Bilbo (Plaza Biribila, 9:00)(1) Zorrotza – Sodupe – Zalla – Bilbato – La Magdalena – Abellaneda – Bezi – Traslaviña – Bide berdea – La Aceña – Gallarta – Bilbao (86km)(4)
b. Aranguren (12:00)(2) – Bilbato – La Magdalena – Abellaneda – Bezi – Traslaviña – Bide berdea – La Aceña – Gallarta – Bilbo (57km)(4)
c. Traslaviña (13:43)(3) – Bide berdea – La Aceña – Gallarta – Bilbao (46km)(4)

(1) Berandu egiten bazaizue,  FEVEko trenean Arangurenraino joan daiteke.
(2) Trenaren irteera ordua Bilbotik, 11:15ean.
(3) Trenaren irteera ordua Bilbotik, 13:00ean.
(4) Itzultzeko trena dago (RENFE) Gallartatik  edo metroa Portugaletetik. Bestela, bizikletaz Bilboraino.

Mapa eta ibilbidearen profila:
https://www.bikemap.net/en/r/5062444/

Izena emateko, e-posta bidali meapunto@bizizbizi.org, Bertan izen-abizenak, telefonoa eta ze ibilbide aukeratuko duzun zehaztu.
Informazio gehiago: 667462123 (Javi)