Kaixo, Irene:

Orain dela bi urte gure kaleak 30 egon izan balira dena desberdina izango ote zen galdetzen diogu gure buruari, oraindik gure artean egongo ote zinen.

Badakizu Biziz Bizin eta beste elkarte batzuetan aspaldi dugula eztabaida irekia bidegorriei eta galtzada partekatuari buruz. Orain uste dut Autonomia kalean, ibilgailuek usurpatutako kalean, ondo diseinatutako bizikleta-errei bat egon izan balitz, gure artean egongo zinatekeela oraindik. Beraz, zure galera bezalako pena handiek, zure irribarreak oraindik ere gure artean dirauen arren, hiriaren ideia aldarazi digute, galtzada zabal eta espaloi estuko hiri labirinto bat baino zerbait gehiago desiratzeraino. Orain hiri-lorategi bat nahi dugu, hiri-parke bat, hiri- pasealeku bat. Pertsona askok nahi dugu, ibilgailuaren diktadurapean bizi izan garen urteak gehiegi direla ulertu baitugu.

2020a ez da urte biribila izan, uste genuen bezala. Belaunaldiz belaunaldi gogoratuko dugun urtea izan da. Gauza asko irakatsi dizkigu, gauza garrantzitsu batzuk, baina, hala ere, kosta egiten zaigu ulertzea, adibidez, zaintza gure bizitzaren erdigunean jarri behar dugula. Eta horrela itzuli gara eskolara, bestea, ez bizitzarena, garai bateko patroi berberak errepikatuz, baina hidrogelez eta maskaraz apainduta, eta belaunaldi txikien erresilientziaz hitz egin dugu, sinesten ez dugun zerbaitez konbentzitu nahian, alegia, maskarak eta konfinamenduak ez dutela haiengan eraginik izango.

Berri on bat emango dizut. Gogoan duzu udalean 2013an kaleak 30 aurkeztu genuen mozioa eta haren onarpena nola ospatu genuen? Bada, 7 urte eta pandemia bat igaro behar izan dira erdi errealitate bihurtzeko. Azkenean, gure kaleetako 50ak desagertu dira, eta agian beste 7 urte itxaron beharko ditugu abiadura errespetatzeko, baina badirudi mamitzen ari dela. Hori bai, udal honen ildotik, ez da kanpaina pedagogikorik izan,, eta kotxe-gidariak trumilka ari dira: oso poliki doazela, nola egin ahal izan dieten hau pandemiaren erdian… eta ez dutela konturatu nahi pandemiaren jatorrian planeta akatzen ari garela, hitzez hitz.

Arima konfinatu digute, lan egin eta erosi besterik ezin dugu egin, baina oraindik ere pedalei eragin diezaiekegu hirian zehar eta bizikleta zuriaren ondoan gelditu, zure irribarrea ikusteko eta gogoratzeko ezen, hiriak pertsonentzat pentsatuta baleude eta ez autoentzat, zure irribarrea oraindik gure artean egongo litzatekeela… eta behar dugula, irribarren behar handia ditugula .

Hileko azken ostegunean ikusiko dugu elkar masa kritikoan.

BIZIZ BIZI Bilboko Hiri-Txirrindularien Elkartea