Urtarrilak 30, larunbata, 11:00etan

XXXIV Bizimartxa #BilbotikItsasora, bizikleta-bide seguru bat eskatzeko itsasadarraren eskuinaldean (BI-711 errepidetik).
Hilaren azken larunbatean egiten dugu, duela 33 ediziotik hona.

Oraingo honetan, jarduera hori ALDAKETALDIAren barruan egongo da. Aldarrikapen-jardunaldi horretan, Bizkaiko 50 kolektibo baino gehiagok larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozialaren egoerarekin kezkatuta, eta hura salatzeko, era guztietako jarduerak antolatu ditugu.


Gure kasuan, mugikortasun gizatiarragoa eta ke gutxiago duen hiria eskatzen dugu, oinezkoentzako eta bizikletentzako hiri ibilkorragoa. Horregatik, Bidegorri hori, beste asko bezala, funtsezko pieza da planteamendu honetan. Eta Aldundiarentzat ere hala da, eta hala aitortzen du 2000. urteaz geroztik. Hainbat dokumentutan jasota dago tiraderetan amaitzen direnak (Bizkaia Bizikletaz 2013-2016 Bizikletarako Plan Nagusiaren kasua).


Noiz arte itxaron beharko dugu? #BidegorriaOrain


Gogoratu: maskara eta distantzia soziala! Eta kaskoa, noski.

#BilbotikItsasora            #711BidegorriaOrain

XXXI Martxa Bideoa.

Aurreko martxen bideoak ikusgai dituzu Youtuben. Bilatzailean idatzi “Bilbotik Itsasora”