Ezkerraldeko Zorrotza eta Lutxanaren arteko lotura segurua eskatzeko Bizi Martxa

Eskumaldeko bidegorriaren alde bost urtez borrokan aritu ondoren, orain ezkerraldekoaren alde borrokatu behar dugu.

Sinestezina iruditzen zaigu Barakaldo bezalako udalerri handi eta mugakide batera ezin joatea, eta alderantziz, bidegorri zati hain laburra amaituta ez egoteagatik.

Mugikortasun jasangarria sustatu nahi badugu, ezinbestekoa da atal hau lehenbailehen gauzatzea.

Dagoeneko 5 urteko atzerapena daramate, Bizkaiko bizikletaren Plan Nagusian adierazten den moduan, 2016rako amaituta egon beharko baitlitzateke.

 

18 urte pastu dira eta Bizkaiko Bizikleta Plan Nagusiko (2003-16), 3. ardatzak ezarritako konexio seguruak gauzatu gabe jarraitzen du.

Castroraino bidegorritik ailegatzea polita izango litzateke, baina momentuz Barakaldora segurtasunez iristearekin konformatzen gara.

Covid-19ren osasun krisia dela eta, behin eta berriro esan dute bizikleta garraiobiderik seguruena dela distantzia soziala mantentzeko

Maiatzak 29, larunbata, 11:00etan

✅ Bizkaiko Foru Aldundia Gran Vía 25.

#BidegorriaYa

Gogoratu kaskoa, musukoa eta gure arteko distantzia mantentzea!

Sinatzeko