👉 Ekainak 26, larunbata, 11: 00etan. foru aldundian aurrera.

Kaixo lagunak:

XXXVIII. martxa eskumaldeko azken martxa izango da, beti ere instituzioek esandakoa betetzen badute eta bidegorria egiteko epea betetzen baldin bada. Urte askotako borroka izan da bidegorriaren alde eta azkenean elkarrekin lortu dugu.

Orain, gozatzeko unea da eta ekaineko azken zapatu honetan, martxa honen agurra ospatzeko, lagunekin edo familiarekin etortzera animatzen zaitugu. Irailean, hilero antolatzen dugun azken larunbateko martxarekin itzuliko gara.

Bilbo Handiak eta Bizkaiak erronka ugari dituzte, bizikletaz mugitzeko eta gozatzeko azpiegituretan dauden atzerapenak konpontzeko.

Zorroza-Lutxana zatirako hitzarmena sinatzea lortu arren, irailetik aurrera ezkerraldera martxa batzuk egingo ditugu, enpresek exekuzioa eta epeak bete behar dituztela gogorarazteko.

Gogoratu kaskoa, musukoa eta gure arteko distantzia mantentzea!

Hator! Zuen zain gaude eta! Sinatzeko

#BilbotikItsasora            #711BidegorriaOrain

36. Bilbotik Itsasora:

Aurreko martxen bideoak ikusgai dituzu Youtuben. Bilatzailean idatzi “Bilbotik Itsasora”

Biziz Bizi I. A Barakaldo Jolín!