Abenduak 189 @ 11:00 am Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia

999

Olentzero maitea, inork baino hobeto dakizu nola dagoen gure planeta, basotik ikus dezakezu nola hondatzen dugun egunero; horregatik, aurten 2 gauza eskatu nahi dizkizugu.

1. Bizikleta asko ekartzea, bai umeentzat, bai helduentzat. Egunero bizikleta horietara igotzen badira, irribarrea izango dute aurpegian, eta, gainera, kutsadura gutxitzen lagunduko dute.

2. Gure agintariei eskatzea Bidegorri seguruak egin ditzaten ondoko udalerrietara joan ahal izateko, oraingoan Bilbotik Galdakaora Bidegorri bat behar dugu.

Naturarekin oso ondo portatu ez garen arren, mugikortasun jasangarriarekin hobetu dezakegula uste dugu, eta hori da egunero bizikleta erabiltzen dugunok egiten duguna. Ez dugu itxaropena galduko! Eskerrik asko hor egoteagatik. Besarkada bat.

 

Oharra: Ibilbidean zehar, trena edo metroa hartzeko aukera ere baduzue.

Orain bai, lor daiteke !!!  Ez ahaztu kaskoa zure segurtasunerako!
Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu

Denbora agortzen ari zaigu, justizia klimatikoa orain!

BIDEGORRIA GALDAKAORA ORAIN!