@Maiatzaren 17a 18:30 – 19:30
Elorrieta eta Gehry Zubiaren artean bizikletentzako irtenbide bereizia eta segurua behar dugu.
Arrazoiak:
* Itsasadarrak jarraitzen duen bide naturala da, eta zabalera nahikoa du.
* Udaletxe eta Ghery zubiaren artekoa erabilgarria izaten ari da.
* Sarrikoraino igo behar izatea onartezina da.
* Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin nahi duen hiri batean txirrindularien kolektiboa horrela baztertzea ulertezina da.
• Oinezkoentzat eta txirrindularientzat, denontzat dago lekua. Borondatea besterik ez da behar!
Gehry zubiaren eta Zarandoaren arteko bizikleta-katea Biziz Bizirekin, San Ignacio IGE/HLHIrekin eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioarekin.
Ekarri bizikleta!
Txirrindularia zein oinezkoa izan, etorri zaitez kontzentraziora
Eguneratzea:
140 lagun bildu dira arratsalde honetako Gerhy Zubia eta Zarandoaren arteko Txirrindula-Katean
Biziz Bizi Elkarteak, San Inazio Ikastetxeko IGESI IGEarekin eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioarekin batera, Gehry Zubiaren eta Elorrietaren artean bizikleta irtenbide bat lortzeko erribindikazio-ekintza antolatu dute El Kanaleko Pasealekuan
Prentsa Oharra El Canal



Utzi iruzkina