Ostiralean, abenduak 16, etorri BIZIMINUTO lehiaketaren filmak ikustera eta “PASAJEROS SIN BILLETE” taldearekin rumbaz gozatzera! Hika Ateneon 20:00tan

“Biziminuto” bideo lehiaketaren V. edizioa abian dago. Jada zabalik dago bertan parte hartzeko epea, orain hasita eta azaroaren 30ra arte.
Bideoek gehienez minutu bateko iraupena izango dute eta gaia, bizikleta.
Hona bidali zuen copyleft bideoak: biziminuto@gmail.com
Bideoa mp4, mpeg edo avi formatuan erantsi eta mezuan bertan egilearen izena etafilm laburraren izenburua zehaztu.
Film labur bat baino gehiago aurkeztu ditzake pertsona berberak, baina sari bakarra jasotzeko aukera baino ez du izango.
Aurten sari berezia jasoko du gazteentzako aparteko atalak

– Lehen saria. Ortlieb alforjak. Emaile: Urban Bike
– Bigarren saria. Messenger Bag motxila beltz eta hiriko kasko. Emale: Ciclos La Ferro
– Hirugarren saria. Argi jokoa eta txirrina. Emale: Territorio Ciclista
– Sari gazteentzako sar berezia. BH Accesorieseko hiru piezako alforjak. Emale: Ciclos Sandonis

Lehiaketaren helburuak bi dira nagusiki: bizikletaren erabilera sustatzea, batetik; eta, bestetik, bizikleta erabiltzeak izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko ideiak ematea.

Epaimahaiak 30 lan aukeratuko ditu eta lan horiek Hika Ateneoan (Muelle de Ibeni,1. Bilbo) ikusi ahal izango ditugu abenduaren 16an, ostiralarekin, 20:00etan. Bertaratutako ikusleek aukeratuko dituzte hiru irabazleak euren bozka emanez.

Ostean, 2016ean Biziz Bizik antolaturiko jardueren amaiera jaia izango da, denon artean egindako lana ospatzeko. Jaia “Pasajeros sin billete” taldeak alaituko du. Atsedenaldian Biziminutoren sariak emango ditugu.

Ihazko Biziminuto-ri buruz irakurtzeko, sakatu hemen.

 

cartel-v-biziminuto-1024x724