Hiruka euskarazko astekariak, Uribe Kostan dohainik banatzen dena, Getxotiki Bilborako  bidegorriari buruz berri txikia dakar aste honetan.

Honela dio:
Itsasadarreko errepideaz jabetzeko “presarik ez” dauka Udalak

Bilbo eta Getxo bitartean bidegorri luze bat eraiki dezaten eskatzeko zenbait martxa zikloturista egin dira azken hilabeteetan. Portu Agintaritza prest agertu da Itsasadarreko lur horiek lau udalerriren esku uzteko: Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo. Halere, bidegorri hori egingo den ez dago argi, batez ere Erandioko zatian.

Egoitz Bilbao Hirigintza zinegotziaren arabera, hiru kilometro baino gehiago dira Erandiori dagozkionak. Horregatik “prudentzia” eskatu du: “negoziazioetan itxarongo dugu besteek lortzen dutena jakiteko”. Joseba Goikouria alkateak azaldu duenez, Aldundiak “ez du sartu gura” bidegorri horren operazioan.

Webean ikus daiteke http://hiruka.eus/erandio/1488 973001941

Mila esker Imanol  honen berri eman izanagatik!

Argazkia: Javierme Javier Mediavilla Ezquibela – Norberak egina, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=18349636