Etorri behar duzu,  batik bat, etorri NAHI duzu.

Badakigu bizikleta zuretzat beti izan dela aisialdiaz gozatzeko eta garraio mota bat baino gehiago. Izan da askatasuna, txikiaren borroka handiaren kontra, berdintasuna, eta elkartasuna ere bai. Bizikleta xumearen, jatorraren, benetakoaren garaipena da. Orekaren garaipena.
Arropa, janaria eta dirua eman dituzu. Orain zure denbora eman behar duzu eta zure amorrua, samina, konpromisoa, pena, esperantza,… elkartasuna erakutsi.
Egin beraiengatik baina, batez ere, egin zugatik. Suertatu gabe, unean-unean suertatzen zaizulako.
Beldurra izan behar diezula diote baina, zu ez zara haien beldur.  Ezberdinak direla diote, zu baino gutxiago direla diote, baina zuk badakizu bihotz guztiek sentimendu berdinen erritmoan egiten dutela taupada.
Giza eskubideak pertsonenak direlako, kolore, fedea, arraza, hizkuntza eta enparauen gainetik.
Zure amesgaizto okerrenetan ere imajinatu ezin duzulako zeure etxeko ateak ixtea ankerkeriatik, beldurretik, bidegabekeriatik ihesi doan edonori.  Zure amesgaizto okerrenetan ere ezin duzulako imajinatu inoiz, ankerkeriatik, beldurretik, bidegabekeriatik ihesi bazabiltza, inork bere etxeko ateak ixtea zuri.
Elkartasuna errezeloagatik trukatu nahi ez duzulako. Haien baitan zaudelako, beraiek ere zure baitan dauden bezalaxe.
Badakizulako gerrak egiten dituztenek pairatuko balituzte, ez liratekeela existituko. Badakizulako hau geldiarazteko era bakarra gizartearen mobilizazioa dela. Honengatik guztiagatik apirilaren 29an eta 30ean Gernikan izango zara.
Izan behar duzulako baina, batez ere, izan nahi duzulako.

Hori dela eta, aurten, Biziz Bizik proposamen bat egin nahi dizu: gizakiarenduintasuna bizikletaren bidez aldarrikatzea. Horretarako, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformarekin elkarlanean, gonbidapena egiten dizu migratzaile eta errefuxiatuen duintasunaren alde eta Gernikako bonbardaketaren 80. urtemugaren harira Euskal Herriko hainbat tokitatik abiatuko diren martxa solidarioetan parte hartzeko, Gernikara heldu arte, apirilaren 28an eta 29an.


Boluntario giza ekitaldiaren antolakuntzan parte hartzeko prest bazaude eposta bidali zure izen abizenarekin, posta elektronikoa eta teléfono zenbakia helbide honetara meapunto@bizizbizi.org Ongi Etorri Gernika zehaztuta eta zurekin  harremanetan jarriko gara.
Asteburu osoan, ekitaldi ugari egingo dira: hitzaldi-solasaldiak, esperientziatailerrak, kontzertuak, haur-animazioa, zinema dokumentala, unduko janariak…zeinak ziur gauden zure interesekoak izango direla. Horrez gain, errefuxiatu eta migratzaileen testigantzak entzungo ditugu, bai eta Europan asilo, migrazio eta giza eskubideen alorrean erreferente diren pertsonen ahotsak.
Etortzea errazagoa izan dakizun, ostatua izango dugu Bilbon, apirilaren 28an, eta Gernikan, 29an eta 30ean. Ez ahaztu izena emateko fitxa betetzea. Horrez gain, apirilaren 28an, ostiralean, 19:30ean Bolsa eraikinean, Pilota kaleko 10.ean, Xabier Luna Nafarroako suhiltzaile eta boluntarioak Balkanetako ibilbide itxian zehar migratzaile eta errefuxiatuen ondoan bizikletaz egin duen bidaia kontatuko digu.
Albert Einstein apartak esan zuen bizitza oso arriskutsua dela, baina ez persona  gaiztoengatik, baizik eta eseri eta gertatzen dena ikustera geratzen diren  horiengatik. Etorri behar duzu, baina, batik bat, ETORRI NAHI DUZU.
Izena emateko edota ekitaldiari buruzko informazioa eskuratzeko, klikatu  Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren estekan.
Ez ahaztu izena-emateko orria bete behar duzula bai tailerretan parte  hartzeko eta baita antolakuntzak eskaintzen dituen bestelako zerbitzuak  izateko ere.