Mila esker guztioi! Argazki galeria

Bilbo hirirako bizikletaren erabileraren etorkizuna definitzeko garai erabakigarrian gaude, eta jai-giro aldarrikatzailean, zurekin batera, datorren igandean, maitzaren 7an, Bizikleta Eguna ospatu nahi dugu.

Arriaga plazan:

11:00
•(PGOU) Bilboko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra eta (PMUS) Hiri Higikortasun Iraunkorrerako Planari buruzko informazio-mahaia
•Bizikletak tuneatzeko eta doikuntzak egiteko tailerra
•Bilboko kale eta errepide mapan, bizikletaz ibiltzeko proposamenak jasotzea
•eta sorpresa batzuk

12:00
•Hiriko kaleetatik 12 Km-ko martxa
Amaitutakoan piketakoa Ekoetxean

Arrazoiak Bizikleta Egunera animatzeko:

– Oso une garrantzitsuan gaude, izan ere, Bilboko udala hiriaren eredua eta higikortasuna hurrengo 20 urteetarako zehaztuko dituen planak prestatzen ari da (PGOU eta PMUS)

– Bilboko udalak bizikletaren erabileraren alde orain arte ezer gutxi egin izan du, eta momento honetan garai eta behar berrietara egokitzeko ez dute ganorazko hausnarketarik ezta analisirik egin.

– Biziz Bizi-ko lantaldea udalarekin harremanetan dago, taldearen ikuspuntua eta proposamenak helaraziz, beti ere hiri iraunkorragoa, egokiagoa eta atseginagoa lortzeko asmoz.

Hori guzti hori defendatzeko ezinbestekoa ditugu zure ideiak, zure indarra eta zure laguntza; Bilboko hiritarrok hirian bizikletaz mugitzearen alde gaudela aldarrikatzeko.

Datorren igandean, maiatzaren 7an, giro ederrean Bizikleta egunerako proposatu ditugun jardueretan parte hartzera animatzen zaitugu!

Hemen duzu Biziz-bizik udalean aurkeztu duen txostenari buruzko informazio gehiago: https://bizizbizi.org/es/2017/03/21/bilbaociclablebizizbizi-org/

Bilbo ziklagarrirako proposamenak baita online jasotzen ditugu: https://bizizbizi.org/es/2017/04/27/la-malla-de-bilbao-ciclable/)