Argazkiak Ecuador Etxea-ren facebook-en

Txirrindulari baten heriotza, zoritxarrez, Juan Antonio Bardemen pelikula famatuaren izenburua baino gehiago da. Txirrindulari baten heriotza, oraindik, eguneroko errealitatea da, ohikoegia. Oso epe laburrean, hiru txirrindulariren heriotzaren berri izan dugu Valentzian, beste batena Las Palmasen, eta horretaz gain, hainbat zauritu Valentzian (haietako 2 koma egoeran), Extremaduran eta Tarragonan.

Gaur bizikletazaleon familia triste dago, gutariko baten heriotzak tristura eragiteaz gain, errepideari diogun beldurra areagotzen baitu. Orain txirrindulari hauen ingurukoek sentitzen duten sumindurarekin bat egiten dugu, lehen bizikletak sorrarazi zien gozamenarekin bat egiten genuen bezala.

Azken hamarkadan laurehun baino gehiago izan dira txirrindularien ehorzketak; ohitura leunduz doa saihesgarriak diren heriotza hauen tragedia eta, malkoz-malko, lortu dute etsipen kolektiboak justizia gailentzea. Ibilgailu gidari batzuen arduragabekeria erabaki judizial ulergaitzekin batera baldin badator, inpunitatearen arriskua handitu egiten da. Bazterbidean bizikleta bihurritu bat ikusten dugun bakoitzean, zigor-kodeko hilketa kategoriei, beste bat gehitu ahal zaie: “doako hilketa”.

Ezin dugu ez ikusiarena egin, txirrindulariok eta agintari eskudunek, era irmo eta arrazoituan jardun behar dugu. Soluzioa hainbat arlotan bilatu behar da: azpiegiturak egokitu, erantzukizun penala errebisatu eta hezkuntza, bolantean dagoenarena, zein txirrindulariak izango direnen hezkuntza. Azken kasu honetan, formakuntza lehenago hasi behar da: heziketa planetan txirrindularientzako bide-hezkuntza sartu behar da. Geroko txirrindulariak ahaldundu eta galtzada edota errepidea okupatzeko eskubideaz kontzientziatu behar ditugu.

Armadurarik gabe zamalkatzen gara gure bizikletaren gainean, txirrindulariok. Gizon-emakumeak gara eta akatsak egin ditzakegu. Errepidean horrelako istripurik berriro gerta ez dadin, gure ahultasuna ulertu eta hortik gure espazioa kontu handiz errespetatu behar da. Horrela izatea zure esku dago.

Honengatik guztiagatik, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioaren gelditasuna gorabehera, BIZIZ BIZI Bilboko Hiri-Txirrindularien Elkarteak, Zorribike MTB Taldea, Unión Ciclista Erandio, Hondarmendi T.K eta Sociedad Ciclista Barakaldesa elkarteen laguntarekin, bat egiten dugu estatu mailan egindako deialdiarekin. Hori dela eta, IGANDEAN, MAIATZAK 28, 13:00ean, BILBOKO UDALETXEAREN AURREAN egingo dugun elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Elastiko beltza jantzi.

TXIRRINDULARIOK TRAFIKOA GARA
ISTRIPU GEHIAGORIK EZ!!!

rfec-ren adierazpena