Ostiralean, ekainak 30, bizikletaz gozatzeko modu desberdina eskaintzen dizuegu: gingkana tematikoa, hain zuzen ere. Leloa  “qué pinta Bilbao” izango da, eta galderari erantzuteko Bilboko kaleetatik ibili beharko gara, bizikletaz, jakina!

Hiria begi berriekin ikusteko parada ere bada, beraz ez galdu eta zatoz Arriaga Plazara 20:00etan. Bertan galderak eta mapa bat emango dizuegu, ibilbidea ondo antolatzeko.

Bukaeran, sari banaketa eta pikatzeko zerbait gure zain!