Martxa aldarrikatzailea eta alaia.

         Aldarrikatzailea batetik, bidegorri hau behingoan egin dadila eskatuko baitugu, Foru Aldundiak “Plan Ciclable 2003-16” delakoan agindu zigun bezala. Urteak dira plan hau ez dela gauzatzen ari. Bilbo Handiko mugikortasun iraunkorraren garapenean zutarri izan behar zuen egitasmoa, ezereza bilakatu da.
        Eta alaia bestetik, festa giroan aterako baikara berriz ere errepidera haur, guraso eta lagunak, egunetik egunera gehiago garela aldarrikatzeko, eta eskatzeko gehiengoa duen alderdiari, gainerako alderdiei eta tartean dauden erakundeei, haien arteko ardurei buruzko ika-mikak bazter utzi eta lanak behingoan bideratu ditzaten.
Zabaldu deialdi hau zuk ere, eta zatoz gurekin goiz eder bat pasatzera!

Topagunea, Foru Aldundiaren aurrean (Gran Via kalea, 30)

Martxari buruzko zalantzak argitzeko, sakatu hemen

Bigarren Martxaren Kronika

El Correo egunkariak I martxan egindako argazkiak

El Correo egunkariak III martxan egindako argazkiak

Aldarrikapen honen inguruko info gehiago

2017ko martxoaren 30eko Bizkaiko Batzar Nagusien saioari buruzko informazioa (erderaz)

Sinatu eskaera