MTB Andreak taldeak deituta, alaitsu bildu ginen igandean Emakumeek Enparantzan, elkarrekin goiza modu desberdinean pasatzeko. 10 frogak (gehi zaintza lanak) 2 ordutan egiteko, estu samar ibili ziren talde guztiak

 

Buruari eta pedalei bueltak eman genizkien, eta bide batez esparru publikoa modu fisikoan berreskuratu genuen gure aisialdirako. Bizikletaren balio askatzailea eta aldaketak lortzeko boterea (kolektiboki nahiz modu indibidualean)  gogorarazteko balio digu jarduerak. 

 

 

Sariak banatu eta pintxotan joan ginen, galderek eragindako hausnarketak eta bakoitzaren ibilbideko gertakizunak patzadaz komentatzera…

 

 

Eskerrik asko antolakuntzan eta jolasean parte harte duzuen guztioi… Zuok gabe ez litzateke posible izango!

Gema