XXI. mende teknifikatu honetan… norbere mugen zein gizarte eraldaketaren aurrean amore emango al duzu?

Bizikletan ibiltzen ikasteari ekiozu!

Bai, bai hor duzu irtenbidea, ohiko pedaldun tramankulua, txirringa, txirrindula, bizikletie….

Isiltasunean hara eta hona eramaten zaituena, sasoian egoten laguntzen dizuna , askatasun usaina dariona, hots; mundu

ikuskera zabala eskaintzen dizun jesarleku ezin hobea !

Bete ezazu zeure ametsa eta ikaszazu txirringan ibiltzen irailaren 30etik urriaren 4ra 18-19 eta 19-20ak arteko du tarteetan.

Ametsak musutruk lor ditzakezu eta gainera, Biziz Bizi elkartearekin batera, klima larrialdia geldiarazten lagunduko duzu.

Matxinada isila duzu hau, ez du kutsatzen ezta erregairik erabiltzen ere, eta jakinzazu pedalari eragiteak utopiak mamitzeko ahalmen izugarria duela.

Zabalzazu e-posta eta idatzi honako helbidera: meapunto@bizizbizi,org edo Javiri honako telefonora deitu iezaiozu 667462123. Beso zabalik hartuko zaitugu !