“Ezetz biribilez”. Ez gara isilduko.

Bilboko Udalak erabaki du, aldez aurretik galdetu gabe, errotonda -bidegorri karikatura margotzea udaletxearen aurrean, beste hiri bizikleta- zale batzuetako eredua gaizki kopiatuta.
Zirkulazio handiko biribilgunea da, eta, gainera hainbat karril ditu. Beraz, autoen eta ibilgailu motordunen eta bizikleten arteko atazkak ugariak izaten dira.
“Ezetz biribilez”. Asfaltoan dauden marro gorri hauek txirrindularioi ez digute segurtasunik ematen, azpiegiturarik ez izatea baino okerragoa da.
Hiri seguru bat behar dugu zirkulatu ahal izateko, eta hori, motordunen abiadura ez ezik, egunero erdigunea zeharkatzen duten autoen kopurua ere murriztuz lortzen da.

Intersekzio horietan sortzen den gatazka izugarri murriztuko  itzateke karril bakarra eta erdialdeko uharte zabalagoa eta altuagoa jarriz. Hori dela eta, ibilgailuek astiroago joan beharko lukete.
Derrigorrezkoa da: alde batetik bizikletaz mugitzen garen pertsonentzat arriskutsuak diren biribilgune mota horiek ezabatzea, ikusezin eta zaurgarri egiten gaituztelako; eta, bestetik, guru hiriko bidegorrien trazadura erabilgarria eta logikoa egitea, baita beste udalerri batzuekin lotzea ere.
“Ezetz biribilez”. Trafikoa denon ardura da, eta horregatik, datorren asteartean, otsailak 8, 19:00-etan Ernesto Erkoreka plazaren inguruan pedalei emango diegu.

Denok batera lortuko dugu!!!

#RotondamenteNo           #EzetzBiribilez”

 

Komunikabideetako biribilgunea:

El Correo

Eitb

Telecinco

Bilboko uriola

La Vanguardia

Estudio OCU sobre redes ciclistas: “La red ciclista de Bilbao es una de las peores de España”

5 minutuko trafikoa bizikleta-erreidun Holandako biribilgune batean